Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako dantzariak oholtzara

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzariak oholtzara

'Aitzina pika' dantza ikuskizuna taularatuko dute, azken aldiz, larunbatean Amurrion

Egilea
A. A.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/01/25

Jean Bordaxarrek eta Patrick Queheillek gidatuta, urriaren 28an estreinatu zuten ikuskizuna Mauleko Jai Alain, eta harrezkero Euskal Herriko leku askotan izan dira emanaldiak eskaintzen: Arrasaten, Getxon eta Miarritzen, besteak beste.

Oso emanaldi ikusgarria da. 64 dantzarik, 10 kantarik eta 10 musikarik hartzen dute parte. Denera, 100 bat jantzi erabiliko dituzte ikuskizunean.

Euskal Herriko dantzaren iragana, oraina eta geroa jorratzen dituzte bertan. Kasu batzuetan, gainera, modu kritikoan egiten dute. II. Mundu Gerra osteko Zuberoako dantzak, emakumeak dantzatzen hasi izana eta folkloreen nahiz kulturen auzia lantzen dituzte, besteak beste.

Azken emanaldia denez, bukatzean afaria egingo dute pilotalekuan. Joan nahi duenak Euskara Zerbitzuan eman behar du izena. Menuak 10 euro balio ditu.

Zer: 'Aitzina pika' dantza ikuskizuna. Noiz: Amurrioko antzokian. Noiz: Larunbatean, hilak 27, 19:00etan. Sarrera: 5 euro.

Dokumentuaren akzioak