Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zortzi txantxo eta konpainia, herrian barrena

Dokumentuaren akzioak

Zortzi txantxo eta konpainia, herrian barrena

Egilea
A
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Abaltzisketa
Mota
Albistea
Data
2022/02/27
Lotura
Ataria

Ohitura galdu gabe atera dira gaur ere Abaltzisketako txantxoak herrian zehar ibilbidea osatzera; aurten, estreinakoz, emakume batek hartu du parte dantzan.

Inauteri giroan pasa dute goiza Abaltzisketan. Goiztiar ibili dira txantxoak, baita trikitilari, 'mozorro' eta saskia pasatzen duena ere. Herriko etxe eta baserriak pasa dituzte, atari bakoitzean dantza eginez. Makilak izan ohi dituzte esku banatan, eta dantzatzerakoan makilak jotzen dituzte, lo dagoena esnatzeko moduan.

Aurten, berrikuntza bat izan da: lehen aldiz, emakume batek hartu du parte txantxoetan. Orain arte denak gizonezkoak izan dira. Orendain aldeko baserrietatik hasi dira eta herrira gerturatu dira goiz erdian. Eta handik, Gaintza aldera kokatuta dauden baserrietara jo dira, gero Larraitz aldera joateko. Larraitzen bukatu dute ibilbidea, nahiko dantza eginda, nahiko makila jota eta herria guztiz alaituta.

Dokumentuaren akzioak