Dokumentuaren akzioak
Zortzi talde, Luhusoko lehen txapelketan
Sorkuntza berriak aurkeztuko dituzte, hilaren 15ean, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekimenean
Zortzi taldeen izenak ez dira jakitera eman, epaimahaia ez eragiteko. Lehen saria irabaziko duen taldeak Kubarako bidaia egingo du, eta euskal dantza eta baletetan adituak diren sei laguneko epaimahaiak erabakiko du nori joanen zaion saria. Bigarren sariaren irabazlea ikusleek hautatuko dute. Notazioa 100 puntuko sistema baten arabera egingo dute, koreografia, interpretazioa, musika eta euskal kutsuan zatituriko lau ataletan. EDBk federazioan baturik dituen 60 talderi luzatu zien sorkuntza baten egiteko proposamena, arau zehatz batzuk finkatuz, hala nola talde bakoitzean guttienez 12 dantzari izatea.
2.000 pertsona biltzeko asmoa duen egun hau «pariotzat» jo dute, eta ukanen duen arrakastaren arabera jorratuko da sorkuntzan ideki nahi den ildoa. Ekimena Euskal Herri osora zabaltzeko ahalmena aipatu dute besteak beste, baita datorren ostiralean erakutsiko diren sorkuntza batzuk prestakuntza ikastaro baten bidez irakastea ere, irailetik aintzina.
Dokumentuaren akzioak