Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zortzi talde arituko dira igandean Mutrikuko XXVII. Umeen Euskal Jaian

Dokumentuaren akzioak

Zortzi talde arituko dira igandean Mutrikuko XXVII. Umeen Euskal Jaian

Jai eguneko erakustaldi nagusienak 13.00etan eta 17.00etan izango dira ikusgai Txurruka plazan

Egilea
J.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2008/06/17

Mutrikuarrekin batera, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zazpi herrietako musikariek eta dantzariek parte hartuko dute igandeko Euskal Jaian. Izan ere, Oñatiko Oiñatz; Durangoko Txoritxu Alai, Markinako Zerutxu, Ondarruko Kresala, Zarauzko Iratzarro, Getariko Gure Txeru eta Azpeitiko Itsasi taldeak hurbilduko dira Mutrikura.

Egitaraua Mutrikuko XXVII. Umeen Euskal Jaiaren partaide guztiak Albokako parkean bilduko dira 10.30ean otartekoa jateko.

Ordubete beranduago, dantza taldeak herriko kaleetan zehar banatuko dira eta 13.00etan Txurruka plazan elkartuko dira berriro, "talde bakoitzak bina dantza eskaintzeko". Amaitzerakoan, partehartzaileek herriko etxe eta elkarteetan bazkalduko dute eta 17.00etan Alardea eskainiko dute Goiko plazan.

Antolatzaileek herriko familiei dei bat egin diete "dantzariak etxeetan hartzeko". Laguntzeko prest daudenek Potero, Virginia, Panaderi-berri eta Alboka establezimenduetan eman dezakete izena.

Dokumentuaren akzioak