Dokumentuaren akzioak
Zortzi obra aukeratu dituzte Estreina 2010 erakustaldirako
Nafarroako antzerki eta dantza ekoizpenentzat zegoen zabalik lehiaketa, eta aukeratuen artean ez dago euskarazko lanik
Erakustaldiko aurreneko emanaldiak Fueradeleje konpainiaren Las
cuatro estaciones eta Aldanza konpainiaren Carrousel
obrenak izango dira, apirilaren 12an biak. Ondorengo egunetako egitaraua
honela osatuko da: Pasadas las 4 konpainiaren Juegos de niños,
eta Carmen Larrazen Vía4, hilaren 13an; Pablo del Mundilloren El
mundillo pirata eta Solita Intencioneren Me lo hago sola,
hilaren 14an; Trokoloren El sueño de una noche de verano eta
La Naveren La Reme tenía un precio, hilaren 15ean.Eguneko lehen
emanaldia 17:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan.
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzokien Sareak antolatu dute
Estrena 2010 Antzerki eta Dantzako I. Erakustaldia, sare horren
katalogoko antzerki eta dantza obrak udal antzokietan eman daitezen
bultzatzeko asmotan.
Nafarroako antzerki eta dantza ekoizpenentzat zegoen zabalik
lehiaketa, eta obra guztiek 2009an edo 2010ean estreinatuak edo Estrena
2010 erakustaldiko emanaldian estreinatzekoak izan behar zuten.
Aurkeztutako 26 lanen artean emango diren zortziak hautatu
dituen epaimahaia lau lagunek osatu dute: Rafael Campos, Zaragozako
(Espainia) Principal antzokiko gerenteak; Ana Zabalegi, Gaiarre Antzokia
Fundazioko gerenteak; Alex Ruiz Pastor, Nafarroako Antzoki Sareko
gerenteak; eta Idoya Monje Iruñeko Udaleko Kultura Saileko teknikariak.
Dokumentuaren akzioak