Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zortzi filmeko euskal ziklo bat ari da eskaintzen uztailean Frankfurteko Deutsches Filmmuseum zine museoa

Dokumentuaren akzioak

Zortzi filmeko euskal ziklo bat ari da eskaintzen uztailean Frankfurteko Deutsches Filmmuseum zine museoa

"Euskal Zinema - Filme aus dem Baskenland" izenpean Euskal Herriko zortzi izenburuko zinema zikloa ari da garatzen uztailean zehar Frankfurten bertako "Deutsches Filmmuseum" Zinema Museoa. "Azken 50 urteko euskal filmagintzaren zenbait artelan esanguratsu ikusle alemanei gerturatzeko" asmoz, ekimenak babesle izan ditu Etxepare Institutua, Frankfurteko Udal Kultura Bulegoa, Berlingo Euskal Etxea, Euskadiko Filmategia eta Goethe Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromanistikoen Institutu, Lourdes Izagirre eta Petra Palmer koordinatzaile.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Frankfurt, Alemania
Mota
Albistea
Data
2017/07/18
Lotura
Euskalkultura.com

Zortzi izan dira uztailean zehar Frankfurteko Deutsches Filmmuseum-en emateko aukeratuak izan diren tituluak, "Euskal Zinema - Filme aus dem Baskenland" izenpean, zinema museo honen programaketa aukeratuaren barne. Saio sortak, berez, hilabete osoa iraungo du, uztailaren 4tik 25era arte, iak barne, bost saiotan banatua, lau astearte eta igande batean. Azkeneko saiora, Iratxe Fresneda ikerlari eta zinemagilea gonbidatu zuten antolatzaileek, Ama Lur filmaren sorreraren testuingurua azaldu eta egungo euskal zinemari buruzko galderak erantzun zitzan.

Hau da orotara zinema ziklo honen uztail osoko programa:

-Uztailaren 4ean: Julio Medem-en Vacas (1992)
-Uztailaren 9an: Gure hormek (2016) Las chicas del Pasaik-en laburmetraia eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2015)
-Uztailaren 11an: Nestor Basterretxearen laburmetraia Operación H (1963) eta Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en Ama Lur (1968)
-Uztailaren 18an: Beti bezperako koplak (2016) Ageda Kopla Taldea-ren laburmetraia eta Montxo Armendariz-en 27 Horas(1986)
-Uztailaren 25eanEmakBakia (1926) Man Ray-rena eta Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita (2012) 

Proiektua gauzatzeko lankide izan dira: Etxepare Euskal Institutua, Frankfurteko Udaleko Kultura Bulegoa, Euskadiko Filmategia, Berlingo Euskal Etxea, Deutsches Filmmuseum eta Goethe Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromanistikoen Institutua. Antolaketa lana, berriz, Frankfurteko Unibertsitateko Euskara irakurle Lourdes Izagirre Ondarra-ri eta filma programatzailea den Petra Palmer-i zor zaie.

Frankfurt-eko Zinema Museoa uztail honetan eskaintzen ari den Euskal Zinema Zikloko kartela

Frankfurt-eko Zinema Museoa uztail honetan eskaintzen ari den Euskal Zinema Zikloko kartela

Dokumentuaren akzioak