Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zortzi euskal konpainia hautatu ditue Max Sarietarako

Dokumentuaren akzioak

Zortzi euskal konpainia hautatu ditue Max Sarietarako

Markeliñe, Ertza eta Kukai Dantza dira zerrendan dagozan taldeetako batzuk.

21. Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzordeak aurten lehian diran hemeretzi kategorietarako hautagaiak ezagutzera emon ditu. Urtero legez, SGAE Fundazinoak atontzen ditu sariok, Estadu mailan antzerki eta jantzan ibilten diran profesionalen talentuari bultzadea emoteko eta momentuko ikuskizunak sustatzeko asmoz.
Komunikabidea
Bizkaie
Mota
Albistea
Data
2018/03/22
Lotura
Bizkaie

Danetara 88 ikuskizun hautatu ditue, horreetatik hamaika euskal produkzino dagoz zerrendan, zortzi euskal konpainia eta hamabi sortzaile: KulunkaVaivén ProduccionesProyecto Larrua, Ertza, Kukai, TarteanTeatro Paraíso eta Markeliñe (azken hau hiru lanegaz). Hautatutako euskal sortzaileak, bestalde, honeek dira: Garbiñe Insausti, José Ramón Martínez, Borja Ortiz, Patxo Telleria, Mikel Gurrea, Iñaki Salvador, Jon Maya, Asier Zabaleta, Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte, Fernando Bernués eta Ikerne Jiménez.

Honeek dira izentau dituen euskal ikuskizunak:

-Antzerki ikuskizun onena: Treblinkarako azken trena (Vaivén Producciones) eta Solitudes (Kulunka).

-Jantza ikuskizun onena: Baserri (Proyecto Larrua) eta Hariak (Ertza).

-Musika ikuskizun onena: Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (Tartean Teatroa).

-Kale ikuskizun onena: Andante eta Crusoe (Markeliñe), Meeting point (Ertza) eta Topa (Kukai Dantza eta Brodas Bros).

-Umeentzako ikuskizun onena: Euria (Markeliñe).

Zortzi euskal konpainia hautatu ditue Max Sarietarako

Jantza ikuskizun onenaren saria irabazi eban Kukai taldearen 'Oskara'-k igaz

Dokumentuaren akzioak