Dokumentuaren akzioak
Zortzi dantzari lehiatuko dira Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketan
Pasai Donibaneko Kiroldegian egingo da, larunbatean, eta Iker Larunbe iazko txapelduna da faboritoa
Pasai Donibaneko kiroldegian egingo da txapelketa (Gipuzkoa),
larunbatean (19:00), Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien
Biltzarrak (EDB) eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak taldeak
antolaturik.
Zortzi dantzariek bost zati dantzatu beharko dituzte. Soinu Zaharra (Puntamotz) izenekoan, dantzariak hirunaka dantzatuko dira. Eskua aldatzeko soinua (Alpargata) izenekoan, dantzariak banan-banan sokatik irtengo dira. Kontrapasa (agurra)-n, dantzaria neskari dantzatuko zaio. Aurkez aurke (Desafioa)-n, bi dantzari aurrez aurre ariko dira, lehenago zehazturiko ordenan, eta Zortzikoa-n, dantzariak interpretazio librean ariko dira.
Irabazleak Tomas Murua izeneko trofeoa, urrezko domina eta 400
euroko ordainsaria eskuratuko ditu. Trofeoa irabazlearen herriko
udaletxean gordeko da, hurrengo urtekoa jokatu artean. Udala trofeoaren
jabe izateko, dantzari berak hiru aldiz jarraian edota bost aldiz
txandaka, irabazi beharko du txapelketa.
Dokumentuaren akzioak