Dokumentuaren akzioak
Zortzi dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilbon Dantzaldia jaialdiak
Euskal Herriko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako taldeak izango dira hirian, azaroaren 24ra bitartean
Urriaren 11n izango du jaialdiak bigarren saioa. Ehun urte dira aurten Igor Stravinskiren Le sacre du printemps musikaren gainean Vaslav Nijisnki koreografoak balleta sortu zuenetik, eta lan haren hainbat dantza emanaldiren proiekzioak emango dituzte Alondegian. Olivier Duboisek Pret a baiser performancea eskainiko du ondoren.
Antzerkiarekin mugan
Urriaren 13an Aracaladanza talde madrildarrak Constelaciones eskainiko du Euskaldunan, eta Espainiako Dantza Konpainia izango da 16an Guggenheim museoan. Carmen jokatuko du Aida Gomezek Euskaldunan 17an, eta azaroaren 8an, Laveronal konpainiak Islandia eskainiko du BBK aretoan. Belen Maya dantzariak itxiko du jaialdia Fundicion aretoan antzerkia eta dantza uztartzen dituen Habitaciones lanarekin, azaroaren 23an eta 24an.
Dokumentuaren akzioak