Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zizurkilen jaierako prest dira atzotik

Dokumentuaren akzioak

Zizurkilen jaierako prest dira atzotik

Oilasko biltzaileak goizean goiz abiatu ziren baserrietara eta eguerdian dantzan aritu ziren plazan

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zizurkil
Mota
Albistea
Data
2010/08/14

Eguerdi partea zen ordurako. Plaza inguruko tabernak bisitatu eta gero, gazteak prest zeuden gainontzeko herritarrekin batera, jaiei hasiera emateko. Aurten, txapel eguneko txapeldun izan den Iartza berriko Bernarda Usabiagak piztuko zuen suziria Iriarte Etxeko balkoian. Bernardak urte askotan baserriz abserri ibiltzen diren herritarrei gosari ederrak eman izan dizkie eta herritarrek eskertu nahian suziria pizteko ohorea eman diote. Usabiaga irrifartsu agertu zen balkoiara eta ordu bete beranduago baldin bazen ere, suziria piztu zuen.


Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia egin zuten eskean ibili ziren lagunek. Jendearen animoak entzuten bitarteak eta aspaldiko ohitura jarraituz, oialskoei lepra moztu zioten dantza eginez. Gero, Axeri dantzaren txanda etorri zen.


Arratsaldean berriz, haurren pilota partidak, katerik gabeko bizikleta jaitsiera kanposantutik plazaraino egon ziren.

Gauean herri afaria egon zen eta hauerditik aurrera berriz, Laiotz taldearekin dantza saio batzuk egiteko hitzordua jarrita zeukaten zizurkildarrek.

Zizurkilen jaierako prest dira atzotik

Gazteek Axedi dantza eskaini zuten Oilasko Jokoaren ostean. :: BELAUNTZARAN

Zizurkilen jaierako prest dira atzotik
Zizurkilen jaierako prest dira atzotik

 

 

Dokumentuaren akzioak