Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zirkua, dantza eta antzerkia fusioan

Dokumentuaren akzioak

Zirkua, dantza eta antzerkia fusioan

Bivouac konpainiaren 'A corps perdus', ikusgai ETB1en eta ETB2n

Dantza egiten duten akrobatak, antzezten duten dantzariak, musikariak, malabaristak... Diziplinen nahasketa da zirku garaikidea. 'EiTB Kultura Transit' saioa Bivouac zirku frantsesean murgilduko da, 2011an hasi zena Bordeleko zirku eskolarekin elkarlanean. 'A corps perdus' kaleko ikuskizun modura jaio zen, 2015. urtean, eta hamaika leku eta jendarte aurrean aurkeztu dute gaurdaino.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2017/03/16
Lotura
Diario Vasco

Hankak airean izatearen artea da zirku garaikidea eta horren adibide argia 'A corps perdus', Bivouac konpainiaren ikuskizuna. Entseguen lekuko izateaz gain, zuzendari, eszenografo eta interpreteekin hitz egin dute 'EiTB Kultura Transit' saiokoek. Nazioartean arrakastatsuak izaten ari diren beste proiektu batzuk ere erakutsiko dituzte eta, azkenik, Euskal Herriko esperientzietara hurbilduko dira. Zirkozaurre Bilboko zirku eskola ere bisitatuko du saioak.

'Galerna': politika, historia eta natura

Bestalde, Jon Cazenave da aste honetako Sortzailea. Argazkilari donostiarra hamar urtez ibili da Galerna proiektuan lanean. Euskal Herriaren irakurketa subjektibo bat da: gatazka politikoa aztertzen hasi, naturan barneratu eta paleolitiko garairainoko bidaia egiten duena.

Irudian jarri beharrean, prozesuan jarri du arreta lantzen ari den proiektu berrietan. Joku-n frontoia du aztergai. Zianotipia bidez, berriz, Omaji proiektua sortu zuen. Eta orain kobazuloetako material eta koloreak erabilita, proiektu berriak garatzen ari da.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean dago ikusgai 23:25ean ETB1en eta 00:35ean ETB2n.

Dokumentuaren akzioak