Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zirikatzeko prest

Dokumentuaren akzioak

Zirikatzeko prest

Azeri Dantzak emango die hasiera inauteriei ostegun gizenarekin, eta entsegu egunak finkatu ditu jada Ereintza Dantza taldeak.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2019/01/30
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Inauteriak heltzeko hilabete falta bada ere, hasi dira dagoeneko lanean. Aurten, urtero bezala, Azeri Dantzak emango die hasiera inauteriei ostegun gizenarekin, kale eta bazterrak doinuz, dantzaz eta giroz beteta. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza. Ereintza Dantza taldea dago atzean, urte luzez ari da lan horretan, eta azken urteetan herritarren parte hartzea sustatu nahian dabil.

Azeri Dantza iaz.

Azken horiei dei egin die aurtengo Azeri Dantzan parte hartzera, “Ereintza Dantza taldeko kideez gain herritarren parte hartzearekin festa are ederragoa egin nahi dugu, herrikoiagoa”. Inauteriek azken urteetan Errenteria-Oreretan hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dutela diote antolatzaileek. Dantzez baino jolasez osatua dagoela Azeri Dantza eta edonork har dezakeela parte diote, ez duela inongo konplikaziorik. Hala ere, entseguak antolatu dituzte parte hartu nahi duten guztientzat. Otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 27an izango dira Merkatuzarren 20:00etan hasita.

Ereintzak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, “Azeri Dantza eta inauteriak aberastera”.  Animatzen direnek, mezua bidali behar dute Udaleko Kultura saileko posta elektronikora, edota Ereintza taldearen helbidera.

Dokumentuaren akzioak