Irailaren 7an, asteazkenean, hasiko dira Ziordiko festak eta aurten bada festetan gorriz markatu duten ekimen bat: Ziordiko zortzikoaren berreskurapena. Igandean, irailaren 11n, eginen dute dantzaren emanaldia eta aurretik, irailarenr 5ean, astelehenean, 19:00etan, bideogelan, Karlos Sanchez txistulariak eta Ziordiko zortzikoaren moldaketaz arduratu den konpositoreak berreskurapen prozesuaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Dokumentuaren akzioak
Ziordiko zortzikoaren berreskurapen prozesuaz
Karlos Sanchez txistulari, kopositore eta arreglistak igandean berreskuratuko duten zortzikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du irailaren 5ean, astelehenean.
Dokumentuaren akzioak