Dokumentuaren akzioak
Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek erakustaldia eman zuten Brazzola antzokian
Brazzola Herri Antzokia Euskal Dantza Gauaren gunea bihurtu zen joan den abuztuaren 31an, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako ekitaldia dela eta. Elkarteko dantza taldeak eskaini zuen erakustaldia arrakastatsua izan zen eta txalo asko jaso zituen. Euskal Etxeko lehendakariak, María Laura Egurenek aurkezpenean dantza taldearen garrantzia azpimarratu zuen, 'ez bakarrik partaide kopuru altuagatik, baizik eta baita ere euren ahalegin eta engaiamenduagatik. Oso garrantzitsuak dira, Chascomusen eta inguruko hirietan gure ordezkariak direlako'.
[Goiko irudian dantzarien emanaldiaren une bat]
Azpimarragarria da dantzariek ekitaldia elkartasuneko ekintza bat ere burutzeko erabili zutela gogoratzea: janari dohaintza egin zuten Chascomuseko 45. eta 3. Eskolentzako. Jaian Euskal Herriko kultura eta geografiari buruzko bideo bat ere ikusi ahal izan zuten bertara bildutakoek.
Dokumentuaren akzioak