Dokumentuaren akzioak
Zinea, antzerkia eta dantza, La Fundicion aretoaren eskuti
Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundcion aretoak hiru ekitaldi ondu ditu asteon. Ostegunean bertan, hilak 10, Loránd János Choreoscope Bartzelonako Dantzako Nazioarteko Zine Jaialdiaren zuzendariak emanaldia aurkeztuko du, Bizkaia Aretoan, 18:00etatik aurrera.
Dantza-zinea edo bideo-dantza arteko ezberdintasun eta loturetatik abiatuta, Stories told by the Body filmean, Richard James Allen eta Karen Pearlman dantzariek screendance kontzeptua gainditzen duen lana proposatuko dute. Emanaldia Dantzaldia programaren baitan egingo da.
Halaber, ostiralean eta larunbatean, gehitu.org erakundeak antolatuta, Bartzelonako Teatro del Mar konpainiaren ROMEO (o Julieta dormida) antzezlana ikusi ahalko da La Fundicionen bertan, 20:00etan. Obrak HIESA du ardatz: “bere harremana maitasunarekin, bikotearen ideiarekin eta bizitzaren eta etorkizunarekin”.
Azkenik, larunbatean, baina Guggenheim Bilbao Museoan, eta Dantzaldia zikloaren baitan, Lisbeth Gruwez koreografo belgikarrak It´s going to get worse and worse and worse, my friend lana aurkeztuko du, 20:00etatik aurrera. Lisbethekin batera, Maarten Van Cauwenberghe dantzaria arituko da, gizon eta emakumeen arteko botere-harremanak jorratzeko.
Dokumentuaren akzioak