Dokumentuaren akzioak
Zientzia fikzioko dantza. izango da ikusgai gaur Guggenheimen
Euskal artista gazteei bere lana ezagutarazteko aukera ematen die urtero
diru laguntza emanez koreografo hasiberrientzako Dantzan Bilaka
programak. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak sustatutako ekimenean,
aurten, 9 koreografok dute euren sorkuntza jendaurrean aurkezteko aukera
Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Bilboko Guggenheim museoan izango da lehen emanaldia: gaur arratsaldeko zazpietan Gu-nosotros los héroes
lana aurkeztuko dute. Carla Fernandezek argia, gorputza eta soinu
nahasketa bidez bi izakien arteko harremanaz hitz egingo du. Azaroaren
2an Merced aretoak programako azken emanaldiak hartuko ditu 3 gazteren
eskutik: Eneko Balerdi, Oiane Lopez de Munain eta Marianela Leon.
Dokumentuaren akzioak