Dokumentuaren akzioak
Zezenaren aurrean, ezpata-dantza dantzatzen
Jose “Zozobarro“, Itziarko zezenzalea, zezenaren aurrean jarrita eta banderillak eskuetan zituela, Debako San Roke ezpata-dantza dantzatu zuen Madrilen egindako zezenketa batean. Horren kontakizuna jaso du Eduardo Garciak Deba aldizkarian. Horra:
«[…] 1950eko Debako jaietako programan, Aker-Zulok sinatua, Jose Zozobarrori buruzko artikulo erakargarria plazaratu zen, “Zezenak dira” izenburukoa, interesgarria delakoan transkribatuko duguna.
“ZEZENAK DIRA…”
[…]Aspaldi-aspaldidanik, toreroan tokian tokikoak eta sona handikoak ziren. Bazegoen bat bere garaian ospetsua oso: Sosobarro (sic). Itziarreko semea, izen bereko baserrian jaioa, eta Frascueloren banderillero izan zena.
Behin, Madrilgo zezen plazan toreatzen zegoela, debar gazte talde bat zegoen plazan, soldaduska bertan egiten ari zirela-eta, Sosobarro ikustera joanak zirenak. Zezenari banderillak jartzeko unean, Debako San Roquen jotzen den makil-dantzako musika jotzen hasi ziren danborilekin. Hau entzutean, Sosobarrok banderillak jaso, eta makil-dantza dantzatzen hasi zen zezenaren aurrean; eta gero, zart! modu sinestezin batean banderillak jarri zizkion zezenari. Txalo zaparrada gorgarria izan zen!
Antza, gazte debarren ondoan bazegoen madrildar talde bat, honela esan zuena: “Zelako morroi ausarta!, nondik aterako zuen toreatzeko molde hori?”
Eta debarrek erantzun zuten: “Nondik aterako zuen bada, Debatik!”».
GARCÍA ELOSUA, Eduardo: “Toreros debarras (y III)”, Revista Deba, negua 2015, 92. zka., Debako Kultur Elkartea.
Dokumentuaren akzioak