Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zero

Dokumentuaren akzioak

Zero

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2002/12/07

Oraingoan, Egon Shiele (Australia, 1890) margolariaren lana hartu dute erreferentzia gisa, ikuskizuneko gorputz nekatuak eta irudi lausoak eraikitzeko.

Gizakiaren irudia bestetatik bananduz, keinuen, jarreren eta mugimenduaren munduan murgiltzen da Zero. Horiek guztiek definitzen baitituzte banakoa eta haren emozioak: poza, tristezia, urduritasuna... Azken finean, pertsonek beren sentimenduak agertzen dituzte modu gordin batean.



Zero dantza ikuskizunean giza irudi bakartuak aurkezten dira oholtza gainean. Gorputz horiek gehiegizko keinuak egingo dituzte, eta eskuekin, gorputz-enborrekin lepoarekin... gorputzaren atal askorekin definituko ditu bakoitzak bere emozioak. Azken finean, beren buruari behatu baino egiten ez duten maniakoek bezala jokatuko dute.



Dantza ikuskizunean nagusi diren keinuak era naturalean uztartzen dira Borja Ramosek egindako musikarekin, eta horrek erritmo eta normaltasun kutsua ematen dio Arrietak prestaturiko koreografiari.

Dokumentuaren akzioak