Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zergatik Dantzerti

Dokumentuaren akzioak

Zergatik Dantzerti

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako ikastegi berri honen izena ez da ausaz aukeratu. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolari Dantzerti ipini diote izena, "1930eko hamarkadako gizarte-mugimenduak nolabait gogora ekarriz. Garai hartan sortu zen Antzerti aldizkaria, Euskadiko antzerkigintza babesteko xedez. Antzerkiak berebiziko garrantzia izan zuen kultur transmisioan, nola hiri handietan, hala udalerri txikixeagoetan. Antzerkiaren bitartez, interpretazioa eta dantza irakasten ziren, euskaraz interpretatzen zen, eta herritar amateurren partaidetza sustatzen zen. Horrexetan lagundu zuen esandako aldizkariak". Donostian 80.ko hamarkadan sortutako Antzerti eskola hura ere izan beharko zukeen aurrekarien artean.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2015/04/01
Lotura
Diario Vasco

Orain, aurretik D hizkia ipinita, "mugimendu hura ekarriko dugu gogora, beste diziplina bat erantsita: dantza. Eta amateurrek etorkizuneko gure profesionalei emango diete bide. Bertan ikasten dutenek XXI. mendeko gizarteari beren artea transmititzeko trebakuntza jasoko dute".

Dokumentuaren akzioak