Zerainen erromeria berriro ere igandean

Hedabidea
Gara
Lekua
Zerain
Mota
Albistea
Data
2004/02/25

Arratsaldeko seietan hasiko da erromeria eliza atarian. Koldo Iparragirre izango da soinua jotzen, Iban Gurrutxagak lagunduko dio gitarrekin eta Patxi Perez dantza animatzailea arituko da dantzak erakusten.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Zeraingo Turismo Bulegoak antolatu dute egitaraua. Lehen ekitaldiak izan zuen erantzuna ikusita, igandekoan ere giro aparta espero dute.



Martxoaren 28an egingo dute hirugarren saioa Alaitz Telletxea eta Lurdes Lerma trikitilariekin. Apirilaren 25ean egingo da laugarren erromeria eta ekainaren 6an azkena. Amaia Zubeldia, Ruth Arizmendi eta Xabier Arakama trikitilariak izango dira azken ekitaldi horietan.