Dokumentuaren akzioak
Zerainen bederatzi erromeria egingo dituzte
«Zeraingo herria, ondarea etengabe berreskuratuz, etorkizuna lantzen ari da. Herri-izaeraren ondare adierazgarria da dantza. Erromeria eginez eta dantzatuz bukatzen ez den ospakizunik ez da gure artean», azaldu zuten atzo antolatzaileek.
Azkenaldian, herritarrek parte hartuz gozatzeko baino gehiago, dantza ikuskizun huts bilakatzeko joera hartzen ari dela uste dute. Trikitiarekin ere antzeko zerbait gertatzen denez, bide berriak lantzen ari da Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, eta bi kezka horiek uztartzen ditu ekimenak. 2004rako bederatzi erromeria antolatu dituzte. Edonork parte hartu ahal izateko erromeria horiek jai edo ospakizunetan San Blas, gaztaina-jana, azokak, eta igande arratsaldez izango dira, 18.00etatik 20.00etara, Zeraingo elizaren atariko aterpean.
Dokumentuaren akzioak