Dokumentuaren akzioak
'Zerain dantza zain' erromeria jaialdiaren bigarren saioa egingo dute igandean
Otsailaren lehenenean egin zuten jaialdiaren aurreneko erromeria arrakasta handiz, eta igandekoa haren segida izango da. Hortik aurrera hilean behin egingo da erromeria Zerainen, uztailean eta abuztuan izan ezik.Martxoaren 28an, Patxi Perez, Alaitz Telletxea eta Lurdes Lermari egokituko zaie erromeria giroa jartzea. Apirilaren 25ean, Amaia Zubeldia, Ruth Arizmendi, Daniel Oiarbide eta Perez ariko dira, eta ekainaren 6an, berriz, Xabi Arakama eta Maider Rekondo izango ditu lagun Patxi Perezek.
Zerain dantza zain jaialdia garai bateko erromeria giroa berreskuratzeko asmoz jarri dute abian Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Zeraingo herriak. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, baserri auzoetan garrantzi handiko uneak ziren erromeriak, eta giro berezia sortzen zen haien inguruan.
Dokumentuaren akzioak