Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Zerain dantza zain' ekimeneko bigarren erromeria bihar iluntzean ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

'Zerain dantza zain' ekimeneko bigarren erromeria bihar iluntzean ospatuko da

Egilea
Ion Muñoa
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zerain
Mota
Albistea
Data
2004/02/28

Aste honetako erromerian Koldo Iparragirre trikitilaria eta Iban Gurrutxaga gitarra-jotzailea arituko dira musika jartzen eta Patxi Perez izango da dantza sustatzaile-irakasle lanetan. Honez gain, Oa kultur elkartearen eskutik, aho goxagarririk ere egongo da bertaratzen direnentzat.



Igande honetako erromeria 'Zerain dantza zain' Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eta Zeraingo herriaren arteko ekimeneko bigarren erromeria izango da.



Urte honetarako 9 daude aurreikusita, lehenengoak itzelezko arrakasta izan zuen eta bigarren honetarako ere aurrekoa berdintzea espero da gutxienez.



Dantza egiteko ohitura berreskuratzeko eta euskal kulturaren ondare diren erromeriak nolabait mantentzeko sortu zen ekimen hau. Ondo pasatzeko gogoa izanez gero, Zerainen bada horretarako aukera: hankak astindu eta gorputza mugituz, XXI. mendean, 100 urte lehenagoko festa tradizionaletan parte hartzeko.

Dokumentuaren akzioak