Dokumentuaren akzioak
Zerain 40 urtetik gorakoak, dantzan
Txapelketan parte hartzeko aurreneko baldintza, jakina, abuztuaren 15erako 40 urte beteta izatea da. Bigarrena, arin ibiltzea, eta ez bakarrik dantzan. Izena emateko epea, hain zuzen ere, abuztuaren 10ean itxiko da, eta aurreneko 12 bikoteek izango dute soilik parte hartzeko aukera. Izena 943 801 217 telefonoan eman behar da. Txapelketa abuztuaren 15ean jokatuko da, arratsaldeko 7retan Zeraingo plazan. Bikote bakoitzak sei parteko fandango bat eta ariñ-ariñ bat dantzatu beharko ditu.
Dokumentuaren akzioak