Zer plan asteburu honetarako Donostian?

Hedabidea
Irutxuloko Hitza
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Irutxuloko Hitza
geroaxular
'Agoteak' ikuskizuna taularatuko du Gero Axularrek, igandean.Gero Axular

Askok eta askok plana eginda edukiko duzue astebururako: Sevillara edo Alderdi Ederreko gune berezira joatea, Realaren kopako finala ikustera eta giroaz gozatzera. Dena ez da futbola izango, ordea, eta, horregatik, jarraian, egun bakoitzeko kultur edo aisialdi plan proposamen bat egingo dizuegu.

Ostiralean (hilak 17), Euskal Zinema zikoan, Helena Tabernaren Yoyes filma proiektatuko dute Tabakaleran, 19:00etan. Ondoren, pelikularen 25. urteurrena dela eta, Lur Olaizolak zuzendutako Hirugarren koadernoa eskainiko dute. Sarrera: 4,5 euro.

Larunbatean (hilak 18), Altzako Euskal Jaia antolatu dute San Martzial plazan, egun osoko egitarauarekin, 11:00etatik hasita: pilota partidak, boloak, sagardo dastaketa, giza proba erakustaldia eta abar. Hara joatea gomendatzen dizuegu, partida esanguratsuaz aldentzeko asmoa baduzue zein ikusteko asmoa baduzue, egun osoan zehar futboletik haragoko jai giroa egongo baita, eta, aldi berean, 21:00etan, partida jarriko dute, pantaila erraldoi batean.

Azkenik, igandean (hilak 19), Gero Axular Dantza Taldearen Agoteak ikuskizunera joatea proposatzen dizuegu, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Sarrerak 10-24 euroan salgai daude.

Bonus track. Astean zehar plan bat egin nahi izanez gero, astearterako proposamen bat hemen: Zahartzaroa Literaturan zikloan, Mariasun Landa idazlearen eta Maite Gurrutxagaren arteko solasaldi irekia antolatu dute, euskaraz, San Jeronimo kaleko liburutegian, 19:00etan. Doan.