Zenbait partaide berrirekin, baina ohiko moldetan ospatu dute Corpus-prozesioa

Corpusetan murgildurik aurkitzen dira oñatiarrak. Egubakoitzean hasi ziren dantzak eta musikak Oñatiko kaleak hartzen, baina, gaurko prozesioa da jaietako une garrantzitsuena. Eguraldi ona lagun, ohiko moldetan egin dute ospakizuna, baina, tartean hainbat aurpegi berri ikusi ahal izan dira.
Egilea
Gontzal Belategi Zubia
Hedabidea
Goiena
Lekua
Oñati
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goiena

Egubakoitzean hasi zituzten Corpusetako ospakizunak oñatiarrek. Kriskitin hotsak nabaritu dira azken egunetan herrian, eta gaur; santu, dantzari, txistulari, musika banda, apostolu zein San Migelek hartu dituzte kaleak Corpus.prozesiorako. Kaleak lepo bete dira beste urte batez. aurten gainera, zenbait partaide berri izan ditu prozesioak.

Astelehenean, sakonean Goiena telebistan

Korpusen inguruko erreposteajea emitituko du Goiena telebistak bihar, astelehena, 14:30ak aldera, eta ondoren, 19:30ean eta 20:30ean. Bertan, Corpus eguna eta Corpus-prozesioa barrutik ezagutzeko aukera egongo da. Goiena.eus atarian nahieran ikusteko aukera egongo da.