Dokumentuaren akzioak
'Zehar' ikuskizuna estreinatuko du asteburuan Asier Zabaletak
Asier Zabaleta dantzari ezkiotarraren Ertza konpainiak Zehar ikuskizuna estreinatuko du asteburuan, irailaren 12an eta 13an, Donostiako Gazteszenan. Dantzaldiaz gain, bi argazki erakusketa ere jarriko dituzte ikuskizunaren sarreran eta irteeran, Zabaletak azken urteotako bidaietan eginikoak.
Musika, bideoak, dantza edota argazkiak uztartu dituzte ikuskizunerako. Anoetako Iñar Sastre musikariak sortu du musika, oinarri elektronikoa duena, eta bateria eta pianoa ere joko ditu zuzenean. Larunbateko emanaldia 20:00etan hasiko da eta gazteleraz izango da, eta igandean, 19:00etan, euskaraz.
Eraldaketa etengabea
Ordubeteko ikuskizuna da. Pertsona baten transformazioa biziko dute ikusleek, haren emozioetan eta bizipenetan oinarrituta. Etengabeko eraldaketa horretan, jaiotza eta heriotza lausotuta azalduko dira.
Dokumentuaren akzioak