Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zazpi minutuko pieza txikiak, La Fundicion aretoan

Dokumentuaren akzioak

Zazpi minutuko pieza txikiak, La Fundicion aretoan

Gaur, uztailak 2, 20:00etatik aurrera, eta uztailean bagaude ere, Txotx Ekainean programaren baitan ere, antzerki pieza laburren lagin bat ikusteko aukera egongo da La Fundicion aretoan. Guztira sei pieza erakutsiko dira.
Egilea
La Fundición
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/07/02
Lotura
Nontzeberri

Sara Paniaguaren Todo duerme izango da lehen proposamena. Pieza hau soinu-instalazioa da, entzunak izateko hitzak, eta bertan Sara Paniagua eta Carolina Boturaren arteko pertzepziozko korrespondentziaren soinua izango da.

Ana Capillak Taupada 2.0. aurkeztuko du. “Nor bere buruarengan eusteko eta barren barrenean partekatzeko indarraren bilaketa”.

Andres Alarconek bere aldetik, Atzerritarra (Extranjer@) aurkeztuko du. Pertsonaia anbiguo eta arraro samarra, animalia neurri batean, atzerritarra, kanpokoa, desorientatua, errepikakorra, ziklikoa. Radiohead banda britainiarraren The Tourits kantuan inspiratua.

Natalia de Miguelek Exposure eramango du. Piezak pertsonen arteko gehiegizko kutsaduraz hitz egiten du.

Dantza garaikidearen inprobisazioaren barruan kokatu behar da Man Ones  taldearen barruan dauden Eva Guerrero eta Daniel Arranz bikotearen proposamena:Yo sólo quiero que me abraces izeneko obra.

Azkenik, María Andresek Taito-Ku pieza antzeztuko du.

La Fundicion-ek bidalita

Zazpi minutuko pieza txikiak, La Fundicion aretoan

Dokumentuaren akzioak