Dokumentuaren akzioak
Zazpi Max Saritarako aurre-hautatu dute Kukai Dantza
Kukai Dantza Espainiako Estatuko Arte Eszenikoetako Max Sarietako zazpi kategoriatan aurre-hautatu dute Erritu lanarengatik. Oskararekin zazpi kategorietan finalista izan zen sariketa berean 2017an. Orduan hiru sari ekarri zituzten maletan Euskal Herrira. Max Sariak maiatzaren 20an banatuko dituzte Valladoliden.
Dantza ikuskizunik onena, arte eszenikoen ekoizpenerako musika konposizio onena, koreografiarik onena, jantzien diseinu onena, argiztapen diseinu onena, emakume dantzaririk onena (Nerea Vesga), eta gizon dantzaririk onena (Eneko Gil) kategorietan aurre hautatu dute Kukai Dantza.
Zazpi Max Sarietarako aurre-hautatu dute Kukai Dantza.
Dokumentuaren akzioak