Dokumentuaren akzioak
Zazpi dantzari lehiatuko dira Aurresku Txapelketan, iaz baino bi gutxiago
Iazko urtean bederatzi dantzari aritu ziren. «Dantzari
asko eta asko estudianteak dira eta, azterketa garaia denez, batzuek
adierazi digute ezingo dutela parte hartu. Iazko txapeldunak, Ibon
Huartek, berriz, konpromisoa dauka egun horietan Kukai konpainiarekin.
Eta bakarren bat min hartuta dago», adierazi zuen atzoko aurkezpenean
Euskal Dantzarien Biltzarreko bozeramaileak.
Pasai Donibaneko kiroldegian, arratsaldeko 7etan hasita,
dantzari hauek jardungo dira: Xubai Iragorri (Oiartzun), Ander Diez
(Lezo), Beñat Asensio (Lezo), Unai Etxebeste (Baliarrain), Arkaitz
Pascuas (Sestao), Iker Larunbe (Atarrabia) eta Jon Ibarguren
(Azpeitia). Azkeneko hau hirugarren gelditu zen iazko txapelketan.
Egun horretan omenaldi egingo zaio Itziar Aranzadi
zenari. Alkartasuna dantza taldeko kidea izan zen eta lehiaketa hau
antola-tzen jarduna. Lehengo urtarrilean hil zen.
Dokumentuaren akzioak