Zarautzen emango du gaur Xukan taldeak "Iturrian zer dago?"

Hedabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2002/09/03

Parte hartuko duten dantzariak Iban Agote, Kimetz Larrañaga, Aitor Sorazu, Ainara Olamusu eta Idurre Salvador dira. Bertsolariak, berriz, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano. Eta trikitilariak Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga. Dantza, bertsoak eta trikitixa batuz, garbitegian lanean ari diren ama-alaben eta feriara doazen aita-semeen arteko sedukzio jokoa du kontagai Iturrian zer dago?-k.