Dokumentuaren akzioak
Zarautzen aurreskua atera zutela 100 urte betetzen diren honetan, dantzariei deia
Urtemuga hori aitzakia hartuta, iraileko Euskal Astean, ekitaldi hartan girotatuko Aurreskua ateratzekosaiakera egin nahi da. Lehenago ere egin izan dira an-tzeko saioak, 'Aurresku Zaharra' izenarekin. Oraingo honetan, helburu nagusia da azken hirurogei urteotan Aurreskuaren tradizioari eutsi dioten Zarauzko dantza taldeetako protagonistei dei egitea, elkarrekin, Aurreskua ateratzeko: Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dira talde horiek. Hori dela eta, aurreneko bilera talde horietan aritutako mutilekin egingo da, eta dei egiten zaie ager daitezela, gaur osteguna, arratsaldeko 7etan, Sanz Enea Kultur Etxera.
Dokumentuaren akzioak