Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zapatuan Markeskuan egingo diren Dantzan Ikasi Topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Dokumentuaren akzioak

Zapatuan Markeskuan egingo diren Dantzan Ikasi Topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Goizeko 09:30etik 17:30era bitartean dantzari buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, eta izen-ematea doakoa da.
Komunikabidea
Eta Kitto
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2024/05/08
Lotura
Eta Kitto
Zapatuan Markeskuan egingo diren Dantzan Ikasi Topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
Zapatuan, maiatzaren 11n, Dantzan Ikasi Topaketak egingo dira Eibarren, Markeskua jauregian. Antolatzaileek esan dutenez, “besteak beste, gure gorputz hizkuntzaz, Gipuzkoako dantza sistemaz, dantzari gazteen motibazioaz, generoaren auziaz eta dantza ikasketez arituko gara. Hitzaldi eta mahai-inguruetan egituratu dugu edukia, baina kafe eta bazkari bueltan ere izango da dantza eta dantzari lotutako kontuen hartu emana”. Topaketak goizeko 09:30ean hasi eta 17:30ean amaituko dira, eta parte-hartzea doakoa da. Hala ere, plaza mugatuak daudenez, aurretik izena eman behar dago HEMEN sakatuta. Jarraian daukazue egitaraua.

Dantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua

9:30 Harrera eta ongi-etorria

10:00 Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza Oier Araolaza (Dantzan)

10:30 Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak ...eta orain zer? Mikel Sarriegi (Aurtzaka, Beasain)

11:00 Atsedena eta kafea

Euskal dantza genero ikuspegitik: nondik gatoz eta non gaude?

11:30 Mahai-ingurua: Saioa Zabala (Kemen, Hondarribia-Irun), Josune Zubeldia (Otsolar, Lizartza), Izaskun Beraza (Axeri Dantza, Andoain), Elurre Iriarte (Plazara Dantzara, Baztan). Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

Euskal dantzaren belaunaldi berriak. Badatoz gazteak?

12:15 Gazteen Dantza Topaketa (EDB): Uxue Oleagordia (Gazteen Dantza Topaketan dantzarien ordezkaria), Xabier Mendizabal (EDB).

12:45 Gazteen parte-hartzea euskal dantzan: Eder Niño (Laguntasuna, Barakaldo), Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez (Duguna, Iruñea), Iurretako dantzariak.

13:30 Etena. Otordua.

Transmisioa euskal dantzan

15:00 Euskal dantza hezkuntza arautuan, titulazio propioaren bila Josu Garate (Dantzerti, Dantzan)

15:30 Euskal dantzaren diploma eta formakuntza? Marie Hirigoien (Iparraldeko kontserbatoria)

16:00 Nola formatzen gara euskal dantzan?

Mahai-ingurua: Mikele Albisu (Antiguotarrak, Donostia), Xabier Gonzalez (Eusko Lorak, Sestao), Patxi Montero (Herrixa Dantzan, Elgeta), Anartz Ormaza (Itxas-Alde, Bakio).

17:30 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.

Dokumentuaren akzioak