Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zapatuan, Dantzaren Egunean, 500 lagun irtengo dira dantzan kalera

Dokumentuaren akzioak

Zapatuan, Dantzaren Egunean, 500 lagun irtengo dira dantzan kalera

Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2024/04/25
Lotura
Anboto
Iazko argazkia.

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, XIV. Dantza Eguna antolatu dute Durangon zapaturako, hilaren 27rako. Beste behin ere, Durangoko Udalak eta L'Atelier Dantza Eskolak elkarlanean antolatu dute egun berezi hau, eta aurreratu dute 500 bat dantzari irtengo direla kalera dantzara.

Egun osoko egitaraua antolatu dute herriko zenbait gunetarako. 10:00etan hasita, tailerrak, ballet emanaldiak, bazkaria eta dantza moderno eta urbano erakusketak egongo dira. Ekitaldietan zehar, taberna eta denda zabalik edukiko dituzte, ikasleentzat dirua batzeko. "Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzean, arte eder honi bizitza eskaini diotenak ez ezik, dantzak gure bizitza eta kultura aberasteko duen funtsezko eginkizuna ere aitortzen dugu", azaldu du Mireia Elkoroiribe alkateak. Horrez gainera, ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu durangarrak eta bisitariak.  

Dokumentuaren akzioak