Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zale guztiak dantzan jarri nahi ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak maiatzean Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Zale guztiak dantzan jarri nahi ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak maiatzean Bergaran

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/04/26

Euskal dantza tradizionalak suspertzea da erromeriaren helburua. «Gainbehera ditugun plazako dantzak eta erromeriak berreskuratu nahian abian jarritako ekimena da», esan zuen atzoko aurkezpenean Joxe Juan Ugalde, Euskal Dantzarien Biltzarreko Dantza Sueltoko koordinatzaileak.



«Erromeria nazionaltzat» hartu du ekimena Euskal Dantzarien Biltzarrak eta bi urtetik bi urtera egingo da aurrerantzean, Euskal Herria korrituz. Bi urte barru Bizkaian egin nahi da, hain zuzen ere.



Fandango, arin-arin, mutxiko eta bestelako plaza-dantzak egiteko aukera izango da Bergaran. Ez dakitenek ikasteko modua izango dute, oinarrizko pausoak behin-tzat, han jardungo baita irakasten Patxi ipartar maisua bere Batbiru taldearekin.



Dantza taldeak 25 urte



Moises Azpiazu dantza talde bergararrak hogeita bost urte bete-tzen ditu aurten. «Nahi izan dugu beti erromeria giroa susper-tzea, eta antolatu izan ditugu erromeria txiki batzuk Bergarako auzoetan, trikitilari batzuk eramanda. Garai bateko dinamika okerra apurtu nahi genuetan-eta. Garai batean txapelketetara egon baitira bideratuta dantza-ikasketak, eta hori ez da komeni. Jarri ginen harremanetan Euskal Dan-tzarien Biltzarrarekin eta, halaxe, erromeria handi hau antolatzen lagunduko dugu», esan zuen atzo taldeko Noemi Larrañagak.



Moises Azpiazu dantza taldeaz gain, Xamatz eta Abarka taldeak ere ari dira antolaketa lanean, berauek ere Bergarakoak.



Maiatzaren 11ko ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira, kalejirarekin. 13:00etan dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek, besteak beste Bergarak urteetan eman dituen dantzari txapeldunek.



Gero, 14:30etan, herri bazkaria izango da. Hamar euro kostako da eta txartelak salgai daude, besteak beste, Bergarako kultur etxean (943-779160) eta Euskal Dantzarien Biltzarrean (943-289848).



18:00etan, eta 21:30ak arte, eguneko ekitaldi nagusia hasiko da, erromeria alegia. Juan Mari Beltran alboka-joleaz gain, Bergarako txistulariak eta zenbait trikitixa talde ariko dira.



Gero, gaueko 23:00etatik aurrera, beste dantzaldi bat egongo da, Eztanda eta Trikizio taldeen doinuekin.

Dokumentuaren akzioak