Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zaldibiako Iztueta dantza taldeak ikuskizuna eskaini du jaietako igandean

Dokumentuaren akzioak

Zaldibiako Iztueta dantza taldeak ikuskizuna eskaini du jaietako igandean

Zaldibiako Iztueta dantza taldeak ikuskizuna eskaini du Santa Fe eguneko arratsaldean. Adin guztietako dantzariak eta euskal dantza desberdin ugari.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Zaldibia
Mota
Albistea
Data
2024/10/06
Lotura
Goierriko Hitza

Santa Fe jaiak ospatzen ari diren asteburuan Santa Fe egun handia iritsi da eta Zaldibian ekintza ugari izan dituzte gaur egunean zehar. Arratsaldeko ekintza nagusia Iztueta dantza taldearen ikuskizuna izan da. Urteroko legez, herriko dantza taldeak herritarrei urte osoan zehar egiten duten lanaren zati txiki bat erakutsi nahi izan diete eta ikuskizuna bikain bat eskaini.

Iztueta dantza taldeak urteak daramatza herritarren oinak mugiarazten, dantza irakasten txikienetik handienetara eta euskal dantzen sokari jarraipena ematen. Aurten ere ikuskizuna eskaini dute jaietan. Txikienetatik handienetara igo dira dantzariak eszenatokira eta dantza ugari eskaini dituzte, horien artean: txulalai, sagar-dantza, jauziak, txontxongilo edota Colplay-ren “viva la vida” abestiaren koreografia, besteak beste.

Herritar asko gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera eta arratsaldepasa bikain baterako giro ederra sortu dute guztien artean. 

Dokumentuaren akzioak