Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zaindariaren omenez, erromeria

Dokumentuaren akzioak

Zaindariaren omenez, erromeria

Dantza eta herri kirolen erakustaldiak izango dira gaur santutegiaren inguruko zelaietan

Egilea
Anakoz Amenabar
Komunikabidea
Berria
Tokia
Estibaliz
Mota
Albistea
Data
2008/05/01

Ohiko pintura lehiaketarekin hasiko dira, goizean goiz, Arabako zaindariaren omenez antolatutako ekitaldiak. Ordu berean, 11:00etan, ospatuko dute meza nagusia ere, Aldundiko eta Udaleko ordezkariekin. Elizkizunen ostean, probintziako patatarekin prestatutako platerez gozatzeko aukera izango da. Hamabi bat elkarte gastronomiko arituko dira lehian. Eta, tartean, Boilur elkarteak sukaldatutako tortila pintxoekin hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da. Mila pintxo baino gehiago banatzeko asmoa dute.

Indarrak hartuta, herri kirolen erakustaldia ikusteko garaia izango da. Aizkolaririk onenak ariko dira bertan, Urrezko Aizkolarien txapelketan. Arabako dantzariak, bestetik, aurresku eta soltean lehiatuko dira hamaseigarren txapelketan. Arratsaldean, gazteen pilota partidak izango dira nagusi. Egun osoan, halaber, eskulangileen saltokiak ere izango dira santutegi inguruan.

Zer: Estibalizko erromeria. Noiz: Gaur. Non: Estibalizko santutegian.

Dokumentuaren akzioak