Dokumentuaren akzioak
Zahagi dantzaren entsegua egingo dute ostegunean Zestoan
Zestoako aurtengo Amabirjin jaietan ere zahagi dantza egingo dute hainbat herritarrek, eta datorren ostegunean entsegua egingo dute. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du Itxaropena dantza taldearen egoitzan egingo duten entseguan. 19:30ean izango da saioa. 14 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake egitasmoak, eta ez da beharrezkoa izango dantza egiten jakitea.
Entsegua eginda, irailaren 9an, igandez, izango da zahagi dantza, eta modu horretan bukatuko dira aurtengo festak. 20:00etan elkartuko dira parte-hartzaileak udaletxe azpian, eta herriko hainbat gunetan dantzan aritu ostean, plazara joango dira.
Usadioa da zahagi dantzarena Zestoan, baina hainbat urtez alde batera utzita izan dute egitasmoa. Iaz berreskuratu zuen ohitura herritar talde batek, eta erantzuna ikusita, aurten berriz ere egitea erdietsi dute.
Dokumentuaren akzioak