Dokumentuaren akzioak
Zabalik da Pasaiako Dantza Festibalean izena emateko epea
Zabalik da Pasaiako Dantza Festibalaren seigarren edizioan izena emateko epea. 2024ko ekainaren 6tik 9ra ospatuko dute hori, eta Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiek jada aukera dute, parte hartu nahi izanez gero, eskaerak helarazteko.
Zazpi euskal probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak onartuko dituzte PDFn, eta horien artean egingo dute egitaraurako aukeraketa. Iraupen motz edo ertaineko piezak izan beharko dira, eta kalean zein ezohiko espazioetan eskaintzeko modukoak.
Ezaugarri horiekin bat egiten duten piezen berri emateko eskatu dute, beraz, antolatzaileek: “Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu euskal konpainien egungo egoera eta berauen dantza sorkuntza ezberdinak ezagutzeko eta, honela, jaialdiaren egitaraua osatzeko”.
Dantza festibalaren webgunean topa daiteke jakin beharreko informazio, guztia, eta baita parte hartzeko inprimakiaren lotura ere. Proposamenak aurkezteko epea hilaren 30era arte egongo da zabalik.
Dokumentuaren akzioak