Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zabalik da 'Nola dantzatzen da Antzuolan?' mintegian izen-ematea

Dokumentuaren akzioak

Zabalik da 'Nola dantzatzen da Antzuolan?' mintegian izen-ematea

Egilea
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2024/06/04
Lotura
Goiena
Oinarin dantza taldeko dantzariak iazko Mairuaren Alardean. Irudia: Goiena.

Dantzan Ikasi programak eta Oinarin dantza taldeak antolatuta, ekainaren 15ean egingo dute saioa, goizean, Torresoroa aretoan.

Mikel Sarriegi dantzari eta ikertzailearen gidaritzapean, zabalik da Nola dantzatzen da Antzuolan? mintegian izen-ematea. 10:00etatik 13:30era izango da, eta bi zati izango ditu: teorikoan, Gipuzkoako dantzatzeko erak izango dira aztergai, eta baita 1970eko hamarkadatik aurrerako Antzuolakoak dantza-sistema ere; praktikoan, berriz, praktikan jarriko dira azaldutako egite horiek, Antzuolako dantzarien laguntzarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa bat da Dantzan Ikasi, dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak