Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Yebrak eta Oxana Kucherukek Pipi Bailarina lana estreinatuko dute Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Yebrak eta Oxana Kucherukek Pipi Bailarina lana estreinatuko dute Arriagan

Abenduaren 26tik 28ra

Arriaga Antzokiak, Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk ukrainarrak sortutako Pipi Bailarina balet berriaren erabateko estreinaldia jaso eta ekoiztuko du (Ametsa Producciones Artísticas etxearekin batera).
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbao
Mota
Albistea
Data
2014/12/11
Lotura
Deia

Dantzari biak Europako garrantzitsuenetakoak dira, eta gaur egun Bordeleko Operako izar nagusiak dira. Eurekin batera, Igor Yebraren eskolako 40 dantzarik hartuko dute parte, etorkizun bikaina duten gazteek zein, eskolatik abiatuta, nazioartean jardutea ere lortu duten dantzariek.

Pipi Bailarina oso lan dinamikoa da, kolorez betea, eta dantzaren eta musikaren bitartez, adiskidetasuna, errespetua edo askatasuna bezalako balio garrantzitsuak azpimarratzen ditu. Balet horrek fantasiaz eta emozioz betetako mundura eramango ditu ikus-entzuleak, Georgii Kovtunek sortutako koreografia dotorean dantzariek egiten duten lan bikainari esker. Georgii Kovtunek Errusiako antzoki hoberenetan egin du lan, eta 2009an, San Petersburgoko Mikhailowsky antzokirako egindako Espartaco baletaren ekoizpen lan berria sortu zuen, adibide esanguratsua aipatzeagatik. Kovtun 2011n ere aritu zen Igor Yebrarekin eta Oxana Kucherukekin, Armen dream lanean.

Pipi Bailarina, Arriaga Antzokiak Gabonetan, abenduaren 26an, 27an eta 28an eskainiko duen proposamen eszeniko bikaina da. Ostiralean, abenduaren 26an, emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, larunbatean, 27an, bi emanaldi eskainiko dira, 17:00etan eta 20:00etan, eta, amaitzeko, igandean, 28an, azken aldiz eszenaratuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Garbi dago musikak oso leku garrantzitsua betetzen duela balet horretan. Baletean landuko diren piezak Gaetano Donizettirenak, Karen Khachaturianenak, eta Jules Massenetenak dira, eta baita “El olé de la curra” ere. Juan Gómez Cornejoren ardurapean dauden argiekin egiten den lana ere azpimarragarria da. Argiei esker nabarmendu egiten da lanaren ikusgarritasuna. Artistek, Carlos Silveirak eta Mila Iglesiasek diseinatutako jantzi bikainak eramango dituzte.

Igor Yebrak eta Oxana Kucherukek, euren arte eta ekintzailetza izpiritua erakutsi dute berriro ere, txikiei zein nagusiei zuzendutako lan bikain hau sortuz. Horrez gain, Pipi Bailarina ikuskizun irekia da, balet klasikoaren zaletuei eta ondo ezagutzen dutenei zein dantza ikuskizunik inoiz ikusi ez dutenei zuzendua.

Sinopsia

Pipi arima zintzoa duen neskatoa da, alaia, irekia, beti dantza egiteko eta jolasteko gogoa duena. Oso gazte zela galdu zuen ama, baina ama beti dago berarekin, maitagarri babesle gisa, bera eta bere aita laguntzeko beti.

Adiskideek asko miretsi eta maite dute Pipi, baina beste guztiek begi txarrez ikusten dute, helduek batez ere, eurekin iskanbila batean baino gehiagotan sartzen baita, bere diziplina falta eta ezarritako kanonen aurrean duen errespetu eza direla eta.

Etengabe lanean eta bidaiatzen ari denez, aitak erabat libre hazten utzi dio Pipiri, baina egun batean gauzak aldatzeko unea heldu dela erabakiko du. Umeak, gauzak behar bezala egiteko esfortzua, eta, batez ere, gehien dakitenei entzutea eta haiek egiten dutena ikastea ezinbestekoa dela ikas dezala gura du aitak, berak bakarrik –baina beti ere aitaren babes zorrotz eta zaintzailearekin.

Horretarako, berriro ere bidaian joan behar duela esango du, baina fantasiaz eta abenturaz betetako bidaia batera eramango du alaba, azkenean, Pipik, dantzari izateko ametsa bete dezan eta, gainera, guztiek maite eta uler dezaten.

Igor Yebrak eta Oxana Kucherukek Pipi Bailarina lana estreinatuko dute Arriagan.

Igor Yebrak eta Oxana Kucherukek Pipi Bailarina lana estreinatuko dute Arriagan. (Deia)

Dokumentuaren akzioak