Dokumentuaren akzioak
XXXVII. Haurren Euskal Jaia ospatzen da gaur Soraluzen
Gaur goizeko hamarretan eskualdeko txistulariek kalejira bat egingo
dute eta ordu erdi beranduago dantza talde gonbidatuei ongi etorria
egingo zaie frontoian, hamarretako eta guzti. Gero, hamaika t'erdietan
beste kalejira bat egongo da, oraingoan dantzari eta txistulariena.
Eguneko
lehen alardea eguerdiko hamabi t'erdietan izango da Plaza Zaharrean,
dantza bereziekin. Ordubietan, txistulari eta arduradunek
kalejira-poteoa egingo dute herriko trikitilariekin.
Arratsaldez,
lauretan haur jolasak egongo dira Plaza Zaharrean eta bostetan bigarren
alardea. Azkenik, eguna bukatzeko, buruhaundiak.
Bestalde,
ekainaren 4tik 8ra bitartean argazki eta bideo erakusketa egongo da
ikusgai kiroldegiko erakusketa gelan, azken ia ehun urtetan
dantzariekin lotutako argazki eta bideo grabaketa zaharrekin.
Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, eta erakusketaren ordutegia
arratsaldeko zazpiretatik zortzi t'erdietara.
Azkenik, datorren
larunbatean, ekainak 9, Euskal Jai eguna ospatuko da, eta baita ere
Soraluzeko dantza taldearen 50garren urteurrena. Egun horretan,
alardea, bazkaria, sagardo dastaketa eta erromeria izango dira nagusi,
besteak beste.
Dokumentuaren akzioak