Maiatzaren 6tik 13ra bitartean, XXV. Dantzari Astea ospatuko dute Hernanin, San Joan Konpartsak antolatuta. Aste osoan zehar izango dira dantzari lotutako jarduerak, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza taldeen bisitaz gozatzeko parada izango dute herritarrek. Larunbatean, San Joan Konpartsaren erromeriak emango dio hasiera XXV. Dantzari festari, Jeiki Hadi taldearen laguntzarekin, arratsaldeko 18:00etan, Plaza Berrin. Igandean, aldiz, kalejirak esnatuko ditu herritarrak eta jarraian dantza ekitaldi eder bat egingo dute dantza talde ezberdinek, herriko kaleetan barrena; tartean Astigar dantza taldeak eta Ttarla dantza taldeak. Maiatzaren 8tik 12ra bitartean, Iraultza dantza taldeak euskal jantzien erakusketa eskainiko du Biteriko erakusketa gelan, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bertaratu daiteke. Maiatzaren 11n, berriz, arratsaldeko 19:00etan, Iraultza taldeko Ramon Garciak XVIII. mendeko euskal jantziei buruzko hitzaldi bat eskainiko du, Biterin.
Maiatzaren 13an emango zaio amaiera XXV. Dantzari Asteari zenbait dantza ekitaldirekin, besteak beste, dantzari txikien irteera, dantza emanaldia, txalapartariak eta bertsolariak. Eta dantzari astea agurtzeko, parte hartu duten dantza talde guztiak elkartuko dira Fandangoa eta Arin-arina dantzatzeko asmoz.
XXV. DANTZARI ASTEA 2023
HERNANI
MAIATZAK 6
18:00 Erromeria, Jaiki Hadi taldearekin
MAIATZAK 7
10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar. Dantza ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar. (Euria egingo balu, Biterin egingo litzateke)
Ondorengoak dira parte
hartzaileak: Herburu Hernaniko Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsa; Hernaniko Herri Musika Elkartea; Ttarla, Hernaniko dantza taldea; Astigar, Astigarragako dantza taldea; Egape Urnietako dantza taldea; Ereintza, Errenteria Musikala; Erkeitz, Lasarte-Oriako dantza taldea; Eskola, Donostiako dantza taldea; Goizaldi, Donostiako dantza taldea; Ibarla Meaka, Irungo dantza taldea; Lezoko herri dantzazaleak, Lezoko dantza taldea; Olarri, Oiartzungo dantza taldea; Adurtza, Gasteizko dantza taldea; Jare, Gasteizko dantza taldea; Arriskugarri, Sestaoko dantza taldea; Eusko Loreak, Sestaoko dantza taldea; Arizkungo ezpata dantzariak, Arizkungo dantza taldea; Basakaitz, Iribaseko dantza taldea; Baztandarrak, Elizondoko dantza taldea; Ortzadar, Iruñeko dantza taldea; Ataitze, Itsasuko dantza taldea; Begiraleak, Donibane Lohizuneko dantza taldea; Ezpela, Ezpeletako dantza taldea; Izartxo, Ustaritzeko dantza taldea; Mutxiko, Hendaiako dantza taldea; Errege txopitak, Larraineko dantza taldea.
13:15 Dantza emanaldia,
herriko plazan. Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak eta Hernani Bertso eskolako irrintzilariak. Dantza talde guztiek dantzatuko dute: Agintari dantza, Agurra, Muxikoak, Fandango-Arin eta Larrain dantza.
14:30 Bazkaria, Atsegindegin
Ondoren, Erromeria
MAIATZAK 8, 9, 10, 11 ETA 12
17:00etatik 20:00etara Euskal Janzkien erakusketa, Biterin. XVIII. Mendeko euskal jantziak.
Antolatzailea: Iraultza Dantza taldea.
MAIATZAK 11
19:00 Hitzaldia. Biterin. XVIII.Mendeko euskal jantziak. Hizlaria: Ramon Garcia.
MAIATZAK 13
17:00 Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan zehar. Aurkezlea: Jon Odriozola
Hasieran, Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak; Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak irrintzilariak.
Dantza taldeak: Begiraleak, Donibane Lohizuneko dantza taldea; Egape, Urnietako dantza taldea; Eskola, Donostiako dantza taldea; Astigar dantza taldea; Trebeska Donostiako dantza taldea; eta Ttarla Hernaniko dantza taldea.
Bukaeran, Dantza talde guztiak Fandangoa eta Arin arina dantzatuko dute.