Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka XXI. Busturialdeko Dantzari Eguna egingo dute zapatuan

Dokumentuaren akzioak

XXI. Busturialdeko Dantzari Eguna egingo dute zapatuan

Isla Kale kiroldegian izango da jaialdia 19:00etgatik aurrera; gauean afaria eta erromeria izango dira.

Egilea
Maite Zabalondo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Mundaka
Mota
Albistea
Data
2007/11/29

Jaialdian zazpi dantza taldek parte hartuko dute: Gazte-Zar (Mundaka), Urdaibai (Forua), Artie (Gautegiz Arteaga), Alkartasuna (Bermeo), Irrintzi Alai (Busturia), Elai-Alai (Gernika-Lumo) eta Itsasalde (Bakio).

Urtean-urtean Bakioko dantza taldekoek Busturialdekoekin batera parte hartzen duten Busturialdeko Dantzari Egunean.

Jaialdia Mundakako Isal Kale kiroldegian egingo dute. 19:00etan hasiko da emanaldia, baina ordubete lehenago hasiko dira berotzen. Hainbat dantza egingo dituzte; herri bakoitzeko dantza taldeak bere emanaldia eskainiko du eta guztiek batera ere egingo dute dantzan.

Euskal dantza tradizionalak izango dira ikusgai. Talde bakoitzak berak aukeratutako dantza egingo du, eta guztien artean zenbait dantza egingo dituzte.

22:00etatik aurrera

Dantza emanaldia amaitutakoan jaialdiak aurrera egingo du. 22:00ak inguruan afaria izango dute Isla Kalen, eta ondoren erromeria.

Urtero ehundaka lagun batzen dira Busturialdeko Dantzari Egunean. Hamasei urtetik gorako dantzariak izango dira. Izan ere, dantzari txikien jaialdia parte egiten dute.

Beraz, zapatuan jaia izango da Isla Kale kiroldegian eta dantza emanaldira joan gura duten guztientzat zabalik egongo da. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Urtero hainbat ikusle izaten ditu Busturialdeko Dantzari Egunak. Iaz, esaterako, Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian egin zuten dantza jaialdia, eta bertan hainbat jende bildu zen dantzari eta ikusleen artean.

 

Dantzak

  • Gazte-Zar (Mundaka). Luzaideko kontraiantza egingo dute.
  • Urdaibai (Forua). Epoka dantza egingo dute.
  • Alkartasuna (Bermeo). Arabako dantzak egingo dituzte
  • Artia (Gautegiz Arteaga). Panplonak dantza egingo dute.
  • Elai-Alai (Gernika-Lumo) eta Irrintzi Alai (Busturia). Ingurutxu dantzatuko duen bien artean.
  • Itsasalde (Bakio). Zenbait koreografia egingo dituzte.
Guztien artean

 

  • Hainbat dantza. Agintariena, Launango, Makil joko, Txotxongilo, Elziego eta Luzaideko polkak, besteak beste.

 

Dokumentuaren akzioak