XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute Beasainen
Beasaingo kaleetan barrena ibili dira Errotxapea Dantzan, Adurtza eta Ortzadar Dantza Taldeetako dantzariak
XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute gaur, Beasainen, Loinatz Jaien azken egunean. 10:45ean hasi dute dantzariek ibilaldia, eta Kale Nagusian zehar ibili dira 11:30etatik aurrera. Bideluze Plazan amaitu dute goizeko saioa, 13:30ean. Eguraldia lagun, Iruñeako Errotxapea Dantzan eta Ortzadar Dantza Taldeetako kideak ibili dira herria dantzaz janzten, Gasteizko Adurtza Dantza Taldeko kideekin batera.



























