Dokumentuaren akzioak
Xukan taldearen eskutik dantza, trikitixa eta bertsolaritza izango da datorren larunbatean
Iturrian zer dago? ikuskizuna aintzinako labadero batean suertatzen den sedukzio artistikoa da. Bertan egingo dute topo, arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, ferira bidean, muturra berotu ondoren ur tragoska bat egitea doazen aita-semeak.
Aurrerantzean, bertsolarien bapatekotasunaren gidaritzapean, istorioak bere bidea egingo du, bi taldeen arteko sedukzio eta maitasun jolasak tarteko. Bertsolariek bapatean gauzak ezberdin kontatzeko duten trebetasunak, ahalbideratzen du, istorioa beti berdin hasi eta berdin amaitu ahal izatea.
Ohiko fandango eta arin-arinei, koreografia berriak eta gainerako erritmo ezagunak erantsiko dizkiete dantzariek: tangoa, balsa... baina beti ere nagusiki euskal dantzetan oinarrituta. Honela, mutil eta nesken arteko sedukzio jolasak, era bitxi eta egoki batean erabiliz, bertsolari eta trikitilariekin uztartzen dira.
Dokumentuaren akzioak