Dokumentuaren akzioak
Xukan taldeak 'Iturrian zer dago?' ikuskizuna aurkeztuko du Baztartxo Antzokian
Iturrian zer dago?, ikuskizuna aintzinako labadero batean suertatzen den sedutzio artistuikoa da. Bertan egingo dute topo, arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, ferira bidean, muturra berotu ondoren ur tragoska bat egitera doazen aita-semeak
Bertan izango dira, trikitilariak, Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga; bertsolariak, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña; dantzariak, Iban Agote,Kimetz Larrañaga, Aitor Sorazu, Ainara Olamusu eta Idurre Salvador.
Kimetz Larrañaga
Kimetz Larrañaga Xukan-eko partaide berezia dugu, azkoitiar dan-tzari gazte hau, Gipuzkoako eta Euskal Herriko dantza soltu txapelduna da 1998, 1999 eta 2000 urteetan. Euskal Herriko txapeldunordea berriz, 1995 eta 1995 urteetan izan zen. Gipuzkoako eta Euskal Herriko dantza soltu txapelduna gazte mailan berriz, 1990 eta 1991. urtean izan zen.
Laxok taldeko sortzailea, bertan Upeletan Erronka ikuskizunaz gain hainbat taldeekin kolaborazio lanetan koreografi berriak sortzen aritua da, esaterako, Alboka, Alaitz eta Maider, Akelarre, bertsoalariekin kolaborazioak, Ataitz
Sahatsa eta Nahia dantza taldeetako partaidea, estatutik kanpora hainbat bidaia eginez, esaterako, Grezia, Suitza, Ingalaterra Donostiako Goizaldi (aurresku eta soltea) txapelketako txapelduna 1999 eta 2001eko urteetan ere bai.
Dokumentuaren akzioak