Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xukan Italiara joango da ostiralean

Dokumentuaren akzioak

Xukan Italiara joango da ostiralean

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/06/09

Vareseko Ispra Zentroan, Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetako 1.200 zientzialarik eta munduko beste herrialdeetako 400 ikertzailek egiten dute lan, eta Europako Batzordeak antolatutako ekitaldiak herrialde ezberdinetako kultura eta tradizioen erakustaldia izan nahi du. Hori dela eta, Xukan taldeak euskal dantza ikuskizuna eskainiko du ekainaren 14an, Europako Batzordeko zientzialari eta ikertzaileen aurrean. Bestalde, aste horretan bertan Eusko Jaurlaritzak Milan eta Napoles hirietan euskal turismoa merkaturatu eta sustatzeko ekitaldiak egingo dituela eta, hilaren 15ean eta 16an Milan erdian kokatuta egongo den Euskadiren Karpan ere parte hartuko du Xukan taldeak. Bere dantza ikuskizunaz gain, Oreka TX taldearen ekitaldia, turismo informaziorako mahaia eta euskal produktu gastronomikoak dastatzeko aukera izango da karpa horretan. Xukan taldearen ikuskizunak "Iturrian zer dago?" du izenburu eta antzinako labadero batean kokatzen da.

Dokumentuaren akzioak