Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xorien dantza «poetikoak» zabaldu ditu Maitaldia jaialdiko ateak Luc Pettonekin

Dokumentuaren akzioak

Xorien dantza «poetikoak» zabaldu ditu Maitaldia jaialdiko ateak Luc Pettonekin

Egilea
Ainize Butron
Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2009/09/12

Luc Pettonek xori eta dantzarien zaletasunak elkartu nahian, 2004an abiatu zuen xorien dantza ikusgarrien proiektua. Munduan Luc Petton bakarra da xoriekin dantzan aritzen dena. Taula gainean, konpainiako dantzariak eta xoriak elkartzen ditu. «Ikusgarri bakoitza ezberdina da. Dantzariak eta xoriak sinbiosian aritzen dira», esan zuen Luc Pettonek. Arrautzatik atera bezain laster, dantzariek xoriak zaindu eta jatekoa ematen diete horiek heldu arte. «Gurasoen lekua hartzen dute. Ez da heziketa. Prozesu luze bat da, eta horri esker benetako harreman bat sortzen da xorien eta dantzarien artean», argitu zuen Pettonek ikusgarrien muntaiaren berezitasuna nabarmenduta.

Gizaki oro inguratzen gaituen munduarekiko begirada «liluratu» eta «poetiko» bat eman nahi du beraz koreografoak obraren bidez. «Keinu poetikoz jositako ikusgarria da. Keinuak eta taulak aldizkatuz joaten dira. Bizidunen mundua erakusten dut koreografietan», azaldu zuen. Aukeratzen dituen xori moten garrantzia ere nabarmendu zuen.

«Xori arruntak dira guztiak, baina askotan ez ditugu ikusi ere egiten. Gure ingurumena beste era batez begiratzeko gomita da obra», argitu zuen.

«Zisneen aintzira» berregin

Etorkizunean gauzatzeko asmoa duen egitasmoaz ere mintzatu zen Luc Petton. Ingurumen hurbileko xorien inguruko lan hori itsas xoriekin ere egin nahi luke koreografoak itsas azpiko ikusgarri bat sortuz. «Publiko zabala ukitzen duen sekula egin gabekoa egitea dut gustuko. Horregatik heldu diot xoriekiko lanari», bukatu zuen. Bere asmoen artean «Zisnearen aintzira» ikusgarria egiazko zisneekin egiteko nahia aipatu zuen.

p042_f02_46x64.jpg

Dokumentuaren akzioak