Dokumentuaren akzioak
XIV. Dantzari Festa amaierara iritsi zen Hernanin azkeneko ekitaldien eskutik
Asteburuan zehar Dantzari Txikien eta Eskola dantza taldearen emanaldiak eskaini ziren
Joan zen larunbat arratsaldean, Dantzari Txikiak
Hernaniko kaleetara irten ziren euren dantza emanaldia aurkezteko.
Bertan parte hartu zuten taldeen artean, Hernaniko Ttarla taldea,
Irungo Ibarla Meaka, Errenteriako Ereintza, Donostiako Eskola,
Hondarribiko Talaia eta Donostiako Trebeska dantza taldea.
Egun horretan, berriz, Biteri Kultur Etxean eskaini zen
emanaldi batekin egitaraua bukaerara iritsi zen. Honetan, Eskola
dan-tza taldearen txanda izan zen.
Aurtengoa, Dantza Festaren XIV. edizioa izan da eta joan
zen martxoaren 27tik ospatu da Hernani ekitaldi desberdinekin. Besteak
beste, kalejirak, euskal-janzkien erakusketa, erromeria, bazkariak eta,
noski, hainbat eta hainbat dantza ikuskizunekin gozatu dute
bizilagunek.
Dokumentuaren akzioak